XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jaun Txit Argia:.Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura-Sailaren 1983.eko Martxoaren 18ko Aginduz (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren Martxoaren 21eko Alea), Euskal Herrian dauden Industria-Maisutzako Eskoletako Lantegi-Maisutarako lantokiak betetzeko mugarik gabeko norgehiagokarako deia egiten zen.
Agindu horren 8. oinarri-arauan ohartematen den saioaldia bukatuta, eta 9. oinarri-arauan esandakoaren arauera.
Sailordetza honek ontzat hartzen du honako hau:
1. Honako norgehiagokari hauek iharduneango saioaldian
2. Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamonetik hasi eta hogeita hamar laneguneko epe bati ekitea, aurreko zatian onartutakotzat jotzen diren norgehiagokariek Hezkuntza-Sailaren 1983.eko Martxoaren 18ko Aginduaren 9garren oinarri-arauan zehaztutako agiripaperak aurkez ditzaten.
3. Eskatutako agiripaperak aurkeztu ez edo ezarritako epearen barruan aurkeztu ez ditzaten ihardunean-saioaldiango herrilanariak, Industria-Maisutzako Eskoletako Lantegi-Maisugoan sartu ezinean geldituko dira.
4. Erabaki honen aurka, doakienek birrabiatze-eskea egin ahal izango dute, erabakia argitaratu eta hilabeteko epearen barruan.
Jakin dezazun eta dagozkion ondorioetarako, diotsut hori J.T.A. horri.
Gasteizen, 1984.eko Apirilak 6.
Hezkuntza-Sailburuordea, PEDRO MENDIETA GARMENDIA.
HEZKUNTZA ETA KULTURA-SAILEKO ZERBITZU-ARTEZKARI JAUN TXIT ARGIA.
Hezkuntza-Sailordetzaren 1984.eko Apirilaren 6ko ERABAKIA, aipatzen diren norgehiagokariak, Industria-Maisutzako Eskoletako Berenezko Irakaslegoan sartzeko deia egindako iharduneango saioaldian
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura-Sailaren 1983.eko Martxoaren 18ko Aginduz (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren Martxoaren 21eko Alea), Euskal Herrian dauden Industria-Maisutzako Eskoletako lantokiak betetzeko mugarik gabeko norgehiagokarako deia egiten zen.